Bira. Itxaro Borda

(D) balde

2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Sarkozyk urtatseko agiantzetan erran zuen urteak balde behar zuela. Astelehen azkorrian bertan entzun zen Manuel Valls, sozialistak jada ezkerreko neoliberalak ditugula, 1998an Aubry legearen arabera harilkatu 35 orduak ezabatzekoak zirela deklaratzen. Eztabaida garatu da, jende arruntaren baitan beldurra haziz. Bada izutzekorik gaia tabu ez dela aldarrikatzen duten erookin: nahi nituzke gure lan baldintzetan zinpurtzen ikusi, hogeita hamar minutaz bazkaldu eta pixa egitera joateko betarik ez.

Jospinen garaiek urrun dirudite. 35 orduak, histeriaraino errepikatzearen ekinaz, frantses ekonomia gripatzen duten errudun bakarrak direla ematen du. Larrogei bedatsez eta astean berrogei eta hamar orenez izerditzen amesten gaituzte. Jakin bezate orduan ere ez garela txinatar edo indonesiar beharginari konparatuz, konpetitiboak izanen, non ez duten hilabetesarien ezeztatzea dekretatzen. Gerta litekeena noski.

1998ko legearen hildotik askatu denboraz aberasten dira,onartu gabe, ostalerrak, turismo egileak, kultura eta ausagailu eragileak. Nehork ez ahal du 35 orduen zakarretara botatzeak ekar lezakeek ekonomia erreal alorreko saihets kalteari pentsatu?

Hau da gure mendekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.