BIRA

Egon

Onintza Enbeita.
2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Opor usaina dago. Hori esan zidan lankide batek atzo goizean goiz. Ez dakit zergatik, baina gorputzak tentsioa galtzen du. Logura itzela neukala sentitzen nuen, eta bera ere nekatuta dabilela esan zidan. Kuriosoa da denboraren eta espazioaren kudeaketa guregan. Igande arratsalderako astelehenduta egoten gara, eta ostegun gauerako, ostiralduta. Ez dakit seinale ona edo txarra den, baina hurrengo egunean bizi gara egunean bertan baino gehiago. Jakin badakigu ezin dugula ezer utzi gerorako, baina gaurtik biharrerako horrek, epe laburrerako horrek ez gauden momentu batean bizitzera eramaten gaitu. Eta kotxean ere joaten gara egotez gauden lekuan egon beharrean, kilometro bi aurrerago edo atzerago. Eta oinez goazenean ere helmuga daukagu buruan beti. Eta oporretara goazenean guztiek ikusi duten horren bila pasatzen ditugu orduak. Eta azkenean oso gutxitan egoten gara benetan gauden lekuan. Harrigarria da, baina gozatzeko aukerarik handiena izango genukeen lekuetan ere ez gara egoten erabat.

Batzuetan pentsatzen dut egunerokoan aspergarriki sartuta gaudenean bakarrik egoten garela gauden lekuan. Gero, beti egoten garela hara bueltatu beharra tokatuko zaigun momentuaren zain. Jendeak dirutza ordaintzen du lekuan egoten ikasteko, baina agian, hori baino errazagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.