Onintza Enbeita.
BIRA

Esnea eta txertoa

2021eko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Hirurogei zentimotik behera saltzen den esnea susmagarria zaigu: ezin da prezio horretan salduko den esnea baldintza duinetan ekoitzi. Kontua da, euro baten bueltan saltzen dena ona dela sinetsarazi digutela. Izan ere, prezio bi horien artean dago, gutxi gorabehera, eredu intentsiboan ekoizten den esnerik gehiena. Esaten ez digutena da, badagoela euro bat eta hamabost zentimoan saltzen den esnea ere: merkatuko legeetatik kanpo eta behien, ingurumenaren eta abeltzainen bizi baldintzak errespetatuta ekoitzia. Hori ez zaio merkatuari interesatzen. Merkatuarentzat ona dena da, etiketa labelduna jarrita garestiago saldu arren, berak agintzen duen moduan ekoizten den hori.

Irudipena dut antzerako zerbait gertatzen dela COVID-19aren kontrako txertoekin. Kasualitatea izan daiteke, baina orain arte famarik txarrena hartu duen txertoa merkeena da. Hori bai, gure estatuek erabaki dituzten txertoen artetik merkeena; ze, onari begira bageunde, badira hemen erosi ez diren txertoak. Beraz, pentsatzekoa da berriz ere jokaldi bera egin digula merkatuak: balio duten txertoak zeintzuk diren erabaki du, eta horien artetik etekin gutxien emango dionari fama txarra jarri dio. Behin txertatzea erabakita, onurak eta arriskuak antzerakoak izango direla uste dut kasu guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.