Ainize Madariaga

Espezie-artekotasuna

2024ko otsailaren 3a
05:00
Entzun

Espezieen arteko konexioa liluragarria zait, berdin, gizakiak munduarekin duen harreman sinbiotikoa. Enpedokles filosofoak idatzi zuen garai batean neska izan zela, mutiko, zuhaitza eta xoria, eta baita itsasoan galdutako arraina ere. Gizakiak diren eta ez diren animalien mintzoen ikertzaileak therolinguistak dira; utopia poetiko horren xedeetariko bat omen da espezieen arteko elkarbizitza baketsua. Naturaren eta kulturaren kontrakotasunari aurka egitea.

Mauleko hiltegitik Baionaraino bare-kurkuilu operazioa burutu dute laborariek. Mugimenduak hasmentatik eragin dituen ondorio logistikoak ikusgarriak izan dira, baina are ohargarriagoa izan da segurtasun indarren parte hartze ahula. «Betidanik borrokatu den gure laborarien sindikatua izan balitz hastapenekoa, jakin ezazu aspalditik zafratuko zituztela!», iharduki du adiskideak. Antropozentristek gizakiaren interes hutsak aldarrikatzen dituzte, ikusi nahi izan gabe, epe luzean, haien buruari harrika egiten ari direla. Beharrik badirela batzuk ez diotenak uzten amesteari espezieen arteko harreman sinbiotikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.