Ainize Madariaga

Estilo mortala

2024ko apirilaren 9a
05:00
Entzun

Badira estiloak. Badira estiloak gerla kontsumitzeko ere. «Ni ez naiz bideoak partekatzen dituzten horietarikoa», bota dit adiskideak. Eskola baten aitzinean, askal-tenorean, Israel kolonizatzaile hiltzaileak eraso die palestinarrei bertze behin ere, betiko bere estiloan: neholako gupidarik gabe. Ereiten segitzen ditu sarraskia, umezurtzak, alargunak, odol-isurketak, ororen buru, herri baten erauzketa-aberea. Nazio batekin aski ez, Israelek desagerrarazi ere nahi ditu triskantzaren herexak: «Zabal ezazu ahal bezainbat bideo hau», jaso dut.

Inpotentzia sentimendua jasangaitza izan daiteke etxeko kanapetik, orain baina han, gertatzen ari den injustizia mortalaren lekuko birtuala bilakatzea. Baina haratago ere, bada kontuan hartzeko osagaia: munduratzea hain barnekoa, hain norberarena, hain intimoa den bezala, ez ote da biziaren kitatzea ere hala-hala? Noren baimenaz ikus dezaket gorpuzño geldiaren irudi mugikorra? Oraino dena ikustekoa zuten baina zer gehiago ezin duten begi zoragarri zabal-zabal eta kantitu ezin diren jabearen irudiak? Lehen eta azken hatsaren metabizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.