Ainize Madariaga

Etxean biziko banintz, hobe

2024ko apirilaren 6a
05:00
Entzun

Ez dakit gehiago non bizi naizen; alta, nik dakidala ez nau oraino harrapatu ahantzheimerrak. Kudeaketa administratibo batek galdatu dit azken bi hamarkadetan bizi naizen etxeko helbidea idaztea: duela gutienik hiru mendeko etxea mapatik desagertu da. Hirugarren saiakera dut: sekulako eta betiko etxe izena paratu diot inprimakiari, baina ukatu egiten du. Ene burua ikusten dut makinari galdezka non deabru bizi ote naizen: surrealismoa ez da oraino honaino heldu.

Frantziako estatistika eta ekonomia ikerketarako nazio institutuak dit ukatzen ene bizitegiaren izena eta izana: zenbaki batez ordeztu baitu engoitik. Badakizu, betikoa, «segurtasunaren izenean» nahi direnak kausitzen baititu botereak. Alabaina, Ipar Euskal Herriko etxe guzien izenak zifra bilakarazi dituzte: frantses pietunarendako, suhiltzaileendako, anbulantziendako: Etxeberria?! Errekaldia?! Iriberria?! Berroeta?! Xurruta?! Serorategia?! Ahoskaezinak, folkloreak bere mugen baitan gelditu beharra du. Amnesia kulturala ongi bidean dute, haiek ez dute ahanzten zein mapatan bizi diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.