Onintza Enbeita.
BIRA

Exodoa

2023ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Irudiak ikusteak oilo ipurdia jartzen du. Ehunka lagun errepide betean oinez. Batzuk gurpil aulkietan, umeak nagusien altzoetan eta gehienak ahal duten moduan. Gaza iparraldetik alde egiten ari da jendea, baina badakigu hegoaldean ere ez daukatela etorkizun ziurrik. Genozidioa gauzatzen ari da. Nazioarteko kazetariek gerraz hitz egiten digute, baina gero eta argiago dago ez dagoela gerrarik Gazan. Palestinarrek ez dute urik, ez dute janaririk, ez dute argindarrik. Lurra zeukaten eta kendu egin diete. Umeak hil dizkiete, ospitaleak suntsitu, eskolak bonbardatu. Eta munduak beste aldera begiratzen du. Israelek ez du su-etenik eman nahi, eta zibilak oso gutxinaka ari dira Gazatik ateratzen.

Pentsatzen jartzen zara Israel egiten ari dena beste herrialderen batek egingo balu zer gertatuko litzatekeen. Eta ez zaizkizu komunitate internazionalak egingo lituzkeenak orri zurian kabitzen. Israelek edozer egin dezake, ordea; baita ihesean doazenak hil ere. Irudiei begira iruditzen zait boikota gutxi dela sionistak egiten ari direnaren aurrean. Munduak isolatu egin beharko lituzke, bizkarra eman eta bakartu. Kontrakoa da gertatzen dena mundu aldrebesean, hala ere. Kolonizatzailea da biktima eta kolonizatua exodoan doa, mundu guztiaren indiferentziaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.