garbine ubeda goikoetxea
BIRA

FN

2015eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Frantziako pentsamendu politikoki zuzenak etsai berria du aspaldion, edo, hobeki esanda, demonio berria, erraietan sortu eta azken adarreraino zabaldu zaiona, eta halaxe tratatzen du publikoki, infernutik igorritako minbizia balitz bezala.

Eskualdeetako hauteskundeetan ikusi denez, Le Pendarrei aurre egiteko gurutzadara deitu dute gainerako indarrek, funtsean sistemaren aurkakoak direlako, Frantziak hobera egin dezan eurotik irten beharko lukeela aldarrikatzen dutelako eta atzerritarrei nahiz merkantziei mugak itxi nahi dizkietelako, mundializazioarekin bat ez datozelako. Baina noiz eta bigarren itzuliko irabazleek, Sarkozyk eta lagunek, tesi ultraeskuindarrak bere egiteko inongo erreparorik izan ez dutenean; sozialistek ere, terrorismoaren aitzakian erakusten duten jokaerak ezkerretik batere ez eta eskuinetik askotxo duenean; Irak edo Siria bonbardatzeko lotsarik batere ez dagoenean; Errepublikako presidenteak gerrarako deia luzatuta lortu duenean inoiz izan ez duen izen ona… Hori da hori, hipokrisia.

Gobernatzeak dakarren desgastean ahultzen ere ez diete utziko FNkoei, eta larrutik ordainduko du Frantziak. Irensteko mikatzegia izanagatik ere, milioika gazteren botoak eskuratu dituzte. Eta oposiziora zigortzeak indartu egingo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.