garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Geopolitika

2015eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Mundua astintzen ari diren gatazken azalpena sinplifikazio merkeetatik harago bilatzen dutenen artean, esaldi bat eta bera nagusitzen da beti hitzaurrean: geopolitikan aditu izan beharra dagoela azken gertaerak bere jatorrian ulertzeko; korapiloa korapiloaren gainean eginda dagoela, eta honezkero zaila dela ezer askatzea. Halaxe sentitzen gara denok ere, ezjakin eta artaburu, konponbiderik imajinatzen saiatzeko ere ezdeus, Siria aldean gertatzen ari denaren oihartzunak heltzen zaizkigunean, konparaziora.

Txikiziotik ihesi doazen errefuxiatuen dramak, aldiz, erdiz erdi jotzen gaitu. Ertz horrek bai. Hura ondo baino hobeto konprenitzen dugulako geopolitikan diplomarik ez izan arren, miseriaren irudi makurrak gure memoria hurbilaren zati ere badirelako, goitika eginarazten digulako. Eta agintariei erreparatzen diegu, ardura luketenei, onbera antzean jokatzen dutenei nahiz harresiak altxatzen dituztenei, baina batik bat Europako Batasunari. Eta egunotan, Turkiari errefuxiatuak eusteagatik eskaini dien trukeaz jabetuta —3.000 milioi euroko diru— zorroa, Europako Batasunera sarbide azkarra, Kurduen eskubideen urraketan ezikusia…—, inoiz baino argiago ikusi ahal izan dugu zer den erakunde hori: miseria gorriaren aurrean ere, negozio hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.