Onintza Enbeita.
BIRA

Gureak

2020ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Telefonoz hitz egiten dut berarekin. Pasa den astean pozik zegoen, atzo triste. Hitz egiteko gogorik ez daukala esan zidan. Askotan esaten ditu gauza apokaliptikoak, eta ez diot kasu handirik egiten. Neuk hitz egiten diot aspertu arte, horrek alaituko duelakoan. Urte asko ditu, baina nahita ere, ezin dut bere altzorik gabeko mundu bat izango denik pentsatu.

Mezu bat bota zidan osaba erresidentzia batetik bestera eraman dutela esanez, eurei ezer esan gabe. Ez diote ezer azaldu, eta horrek haserretu du gehien. Badaki osaba ez dagoela ondo, baina berea du, eta etxean baino hobeto zainduta egongo zelakoan eraman zuten erresidentziara. Nola eraman daitezke gaixoak leku batetik bestera senideei ezer esan gabe? Ez al da logikoa gauzak azaltzea, zergatiak mahai gainean jartzea? Guztiok ulertzen dugu egoeraren larria, baina guztiok merezi dugu errespetua.

Bilobak ikusi gabe dago, aita oraindik bizi duelako. Aitaren poza bilobak ikustea dela esaten du, baina dituen konplikazioekin arriskutsuegia dela. Jaio zirenetik zaindu ditu umeak, eta etorkizuna haiek direla badaki, baina aitak ondo zainduta egotea merezi duela sinisten du.

Ez esan niri hiltzen diren bakarrak zaharrak direla gauzak eramangarriago egitearren. Bakoitzari bereek bizitza zati bat kentzen edo ematen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.