Ainize Madariaga

Hachiman haluzinatzailea

2024ko maiatzaren 4a
05:00
Entzun

Liburu bat soziabilizatzea nola, zeinen laket zaidan besta-biharamuneko analisiaren partekatzea. Zenbat buru (handi?), hainbat aburu: harrigarria da patchwork bat nola kakorratzez egiten dugun, norberak ekartzen duen bizipen puska koloretsuz.

Norberak estilo bat eta bakarra beztitzen du edana delarik.

Egun hartan, Hachiman jainkoak itsutu du neska: babeslearen kapa jantzi baitu. Hala, katxi eta katxi artean, atzeman du nor gerizatu: aniztasun funtzionala duen mutikoa. Ez dio gau guzian begirik kendu: «Lasai: edozertarako hemen nauk»; besoa sorbalda gainean pausaturik.

Sindrome haluzinatzaileak jo du neska aldi hartan, begien interpretazioaz fidatu baita errotik: ikus eta sinets.

Biharamunean, bota digu: «Badakizue, nola du izena elbarri egoeran den mutiko maitagarri horrek? Berarekin egon naiz bart». Elkarri so egin diogu, nortaz ari den asmatu ezinik. «Betaurrekodun begi-beltz gazte hori...». Bila eta bila, ondoriorat heldu gara: neholako behar berezirik ez duen mutikoa da ustez lagundu duen hori; bertzerik gabe, albo-kargarekin zela mutikoa; arraila, ziminotua, neska bezal-bezalaxe.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.