Ainize Madariaga

Hanken jokoak

2024ko urtarrilaren 19a
05:00
Entzun

Gogoa non, zangoa han: tenis erosoak jantzita abiatu naiz.

Aitzin, izendagaitza zaidan mirakuluz, hiru zakurrak bozkarioz punpaka hasi ziren, oraino galtzerdiak ezarri gabeak nituela: bazekiten, nik baino lehen segur ere, bagindoazela.

Lehen urratsetik ideien kaxa zotukatu eta ordenan eman zen. Bipedoak, nik, inspirazioa z(n)uen arrangura bakar.

Metalezko xeilaraino metro pare bat ments zitzaizkidalarik, Izotz aro-ko eszena gertatu zitzaidan: tiroa bezala doan gazela lasterkatzen duelarik Smilodonak. Kasurako, orkatza zen, tupustean agertu baitzitzaidan bisean bis, eta so ezinago ikaratuaz, beldurrak hankak arindurik, ahal bezala pasa zen kereta petik. Adaxkak aise iragan baziren ere, gerritik beheitikoa amiƱi bat kokaturik baratu zitzaion, zakurrei segundo batzuetako abantaila emanez. Orduan egin zion ausiki hanka muturrari hiruretatik zaluenak. Uroski, libratu egin zen. Orkatzaren hankek bizinahia zuten jokoan; zakurrek, berriz, jitea; eta nik, azkenik, ongizatea. Animalia gisa jokoz kanpo sentitu nintzen, argi baita nehor ez dela bertzeen zangoekin erortzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.