Ainize Madariaga

Higadura ona delarik

2024ko apirilaren 17a
05:00
Entzun

Ebakortz-parea tai gabe hazten zaie bertzeak bertze urtxintxei, belardi-marmotei, arantzurdeei, edota kastoreei. Haien higadura ez bada orekatua; hots, hortzen haztea handiagoa bada higadura baino, ondorio ezin larriagoak paira ditzakete: konparazione, matraila saihets baterat desbidera dakieke.

Gogorat ekarri dit irudi bat: arroltzea ekoizteari uzten ez dion oilo bati errutea galaraziko bagenio. Gaizo Fasianidoa, arroltzez hantu eta lehertuko bailitzateke, geure buruei gertatuko litzatekeen bezala-bezala, ez bagenieke gasik ilkitzen utziko.

Lagun bati Zeregintsu deitzen diote, ez baita geldirik egoten. Badira ez hain agerikoak diren sortzaileak, ordea. Adiskideak aitortuko balit burmuinean baduela ideien errotari etengabe birak eginarazten dizkion hamsterra, sinetsiko nioke. Uroski baitu presio-eltzeak duen ihes-hodiƱoa: ideia horiek guziak sorkuntzetarako bideratzen baititu, kastoreek egurra karraskatzen duten bezala: zerbaitetara bideratzen. Ideia horiek jalgi gabe, lagunak bide makurra hartuko luke, burua hantuko bailitzaioke.

Higatzen segi ditzala beraz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.