Onintza Enbeita.
BIRA

Indarkeria

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Emazteak gaitz degeneratiboa zuen eta heriotza duina izan zezan lagundu zion. Genero indarkeria kasua bailitzan aztertu nahi dute. Non, eta emakumeak hiltzea merkea den lekuan. Emaztea edo bikotekide ohia hiltzen baduzu, erraz justifika dezakezu momentuko erokeriak harrapatu zaituela, mozkortuta egon zarela, kokaina kontsumitu duzula. Inork ez du egiturazko indarkeria matxistaz hitz egin nahi. Bikotea izorratzearren harekin egin zenituen seme-alabak hiltzea psikopatia orokorra da. Ez dauka zu gizon eta hura andrea izatearekin zerikusirik. Tarteka, oso tarteka gertatzen diren gauzak dira. Gizonen gehiengoak ez du emaztea hiltzen. Etxe barruko indarkeriaz hitz egiten da, nahiz eta plaza publikoan ezer egiten duen emakume oro iraindu egiten den.

Baina, egun batean, oinazez dagoen emazteari heriotza duina izaten laguntzen badiozu, genero indarkeria leporatu diezazukete. Kasualitatez horretan bai: horretan andreak eta gizonak ikusi ditu sistema judizialak. Heriotzaz heldutasunez hitz egiteko gai ez den gizarte batean bizi gara; doluen gainetik aurrera egin behar den gizarte batean. Eta heriotza duina berriz ere utziko dute agenda politikotik kanpo, baina hor dago: hor egon da beti eta ez da indarkeria. Indarkeria da bizi nahi ez duena bizitzera kondenatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.