Onintza Enbeita.
BIRA

Irakasleak

2023ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Ez dakit zer pasatu behar zaion burutik hamasei urteko nerabe bati bere irakaslea hiltzeko. Gauza asko izan daitezke, eta ez dute zertan denek txarrak izan. Edozelan ere, beste ikaskide guztientzat izugarria da irakaslea haien lagun batek nola hil duen zuzenean ikustea. Baita gizartearentzat ere. Halakoak gertatzen diren bakoitzean biktimari eta haren inguruari errua botatzen saiatzen dira komunikabideak. Batzuetan hala izango da, baina ez du zertan beti horrela izan. Akatsa bilatzekotan, gizarte osoaren egituraketan bilatu beharko genuke; eta hala ere, ez dakit ze puntutaraino izango duen azalpen logikoa Donibane Lohizunen gertatu denak. Begiratzen dugun lekutik begiratzen dugula, gogorra da. Ez dakit irakasle horren lankideek ze tenple izango duten lanera itzultzeko, baina zaila izango zaie lasai joatea. Ez dakit zer gertatuko den irakaslea hil duen gaztearekin ere. Egungo kartzela sistemak egin dezakeen bakarra haren bizitza betirako suntsitzea da, nahiz eta nire barruan zigorra merezi duela esaten didan zerbaitek. Itzela da ze gutxi dakigun halakoak sozialki kudeatzeaz. Eraiki ditugun bakarrak kartzelak eta erreformatorioak dira, edo psikiatrikoak. Gure ulermenetik kanpo gertatzen direnak han ezkutatzen ditugu hautsa alfonbra azpian bezala, eta aurrera bolie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.