Bira. Itxaro Borda

Ken U2

2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Bruxelasen eurobonoen emititzea eztabaidatzen duten egunean taigabe Ken Zazpi gure talde mitikoaren ortzemugak begietan izeneko diska berria entzuten nabil eta melodia U2arren lur ertza bakoitzean Bono handiaren zakur hamikatu oihuak hautematea espero dut. Badakizue U2ko irlandesen zale amorratuak naizela, 1987ko Joshua Tree erraldoiaren garaitik hain zuzen. Haurrak orduan munduratzen genituen The Edge, Bono, Adam Clayton eta Larry Mullen Jr musikarien laguntzaz. Gaur, Bonoren bandakoak Australian dira kantari 360° Tour haren karietara.

Sorpresa ederra izan genuen Ken Zazpiren lana eskuratzean. Herri Urratsen eta Euskal Herriko hainbat tokitan zuzenean miretsiak genituen. Sinets ezin, alabak eta biok U2ren lehen abestien itzal itzela susmatzen genion, kantatzeko, bateria eta kitarrak jotzeko moduetan. Sarrionaindiaren, Maialen Lujanbioren, Jon Maiaren eta Julen Gabiriaren hitzei ongi zihoakien Dublindarren erako apaindura. Eta gu harro, Kursaal berotuan Euskadiko Orkeztra Sinfonikoak eskainirikoBeethovenen bederatzigarren sinfoniaz gozatzean bezala. Bietan zoriontsu hots,euskaldun izateaz. Behingoz.

Rock'n'roll heroikoa dugu. Ezer ez ken zazpiri.

With or without you.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.