Onintza Enbeita.
BIRA

Lehen

2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Harrigarria da iragana idealizatzeko daukagun joera. Belaunaldi guztiok egiten dugu: gure gurasoek egin zuten, eta guk egiten dugu. Lehen, musika hobea egiten zen, kontzertu erakargarriagoak antolatzen ziren, parranda hobeak, manifestazio zaratatsuagoak, gazte punkiagoak. Lehen, dena zen zerbaitagoa. Zenbat aldiz eztabaidatu ote genuen, guk hogei urte genituenerako berrogei beteta zituztenekin. Zenbat aldiz esan ote genien gauzak aldatu egiten direla, guk ere badakigula zer den ondo pasatzea, zer konpromisoa, zer lana. Guk ere bagenekiela munduaz. Eta orain, geure belaunaldia ari da gazteei burua lehertzen: lehen, gauza gehiago egiten genituen, lehen gehiago merezi zuen hona etortzea, lehen guapoago, lehen ederrago, lehen eraginkorrago. Sutan jartzen naute entzuten ditudan aldiro. Guk jasan ezin genuena egiten die orain beraiek beste batzuei. Izugarri gustatu zitzaidan nola esan zidan Garik: laurogeiko hamarkada kaka zahar handia izan zen, eta oraingo gazteentzat garai hau ere berdin. Halaxe da. Bakoitza da bizi duen garaiaren biktima, eta bizi duen momentua aldatu egin nahi dute gazteek kaka zaharra izan ez dadin. Baina ez dute aldatu behar iraganera itzultzeko edo lehengo gauza onak berreskuratzeko: gauza berrien bila abiatzeko baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.