Ainize Madariaga

Literaturatasuna garaile

2024ko otsailaren 29a
05:00
Entzun

Maite dut arras Katixa Dolharek non kokatzen duen literatura. Dio kultura baten zentzua dela; funtsa; gailurra, adierazpide osatuena. Artea den aldetik, estetikatik baduela, baina garatzen duela historiaren ikuspegi filosofiko eta etikoa. Azkenik, munduari so egiteko manera bat ere badela, hizkuntza lantzeko bidea, bai eta gogoetatzekoa ere eta hunkitzen dituela pertsonen bihotza, emozioak, eta harrotzen dituela bere gogoeta intelektualak. Estimatu dut arras Astizek Landari BERRIAn egin dion elkarrizketa ere, zeinetan Landak baitio ezin dela Lolita-ren edota Haur besoetakoa-ren kontra hitz egin «literaturatasuna gailentzen» baitzaio beregan. Norbera libre da estetika hori maitatzeko edo ez, baina azkena litzateke obra horien debekatzea edo zentsuratzea. Duela guti Thorgal komikia leitzea debekatu dio heldu batek ikasleari, bortitza delakoan. Bertze batek ere Tintin arrazista delakoan; hango hark Arthur Suydamen Haurtxoa hezten komikia matxista delakoan... Landaren eta Dolhareren gomendioari segituko diet nik: izpiritu kritikoa landuko dut jendearekin eta gogoeta intelektuala akuilatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.