Onintza Enbeita.
BIRA

Mehatxuak

2021eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Aldizkari bateko editorearen izen-abizenak eta helbidea publiko egin dituzte. Orain mundu guztiak daki nor den faxistei buruz umorea egin duena. Jendeak kalean kontuak eskatu diezazkiokeela esan diote. Mehatxu egin dutenek badakite, mehatxua jaso duenak badaki eta beste aldera begira gauden orok badakigu faxistek nola eskatzen dituzten kontuak. Ordea, hau ez da berria. Ebrotik behera faxistek dena izan dute libre, eta handik gora, lasai asko erakutsi digute behin eta berriro noren menpe gauden. Demokrazia deitzeko zulo gehiegi dituen sistema honek hitz bakoitza neurtu egin du urteetan zehar faxistak haserretu ez daitezen, baina haiek gorazarre egin diete Molari, Francori, Billy el NiƱo-ri eta sudur puntan jarri zaien guztiari. Besteok larri ibili gara: hilobiak zabaltzeko txostenak idazten eta betetzen. Ez da proportzionala, ez da justua eta ez da egoera logikoa.

Orain faxistek berriz ere disimulua galdu dute. Ez daukate demokratak direla esaten ibili beharrik. Ez daukate sexu askatasuna publikoki onartu beharrik. Ez daukate haiei buruz esaten dena aguantatu beharrik. Ez daukate genero bat gutxiesten dutela ezkutatu beharrik. Eta hori horrela izan dadin onartzen duten guztiek gertatu daitekeenaren ardura daukate. Izan ere, faxisten mehatxuak guztiontzako balio du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.