Ainize Madariaga

Minez, zinez

2024ko maiatzaren 8a
05:00
Entzun

Baxoa azterketako ahozkoraino heldu da adiskidea, berak ere ez jakin nola. Eta Sartre egokitu zaio ikasleari, pentsatu duke bisean biseko irakasle-epaileez: «Infernua bertze horiek dira», filosofoari leial. «Beraz… Sartre filosofo frantses bat da», abiatu du ikasleak, serios, hitzak eta ideiak bilatzeko denbora irabazi nahian. Alta, berehala eten dio aurkezpena epaile batek: «Zen». Ikasleak, orduan, hortzak tinki eta irribarrea ez den irri etzanez ahoa, bekainak goitituz: «Atx! Hil baita? Ez bainekien… Sentitzen dut».

Iruñeko Arturo Campion euskaltegirat deitzen duten batzuek ere ikasle haren eskola berekoak dira: «Arturo Campion hor dea?», galdetzen baitute, «Ez, ez da hor», «A, eta noiz itzuliko da?», «Nekez, hila baita», «Hara! Ez bainekien eri zenik…», «Atzoko egunez sortu zen, 1857an, baina 1937an zendu».

Pantxix Bidart musikari handiak ere badu kontzertua prest, Allande Oihenarten letrak ederturik. Adiskide gazteari interesa piztu zaio eta jakin nahi du: «Non bizi da Allande hori?». Donapaleun bai, baina non xuxen. Zendua dela jakitean, nahigabetua agertu da, sentitua, zinez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.