Ainize Madariaga

NPC

2024ko apirilaren 25a
05:00
Entzun

Norberaren parekorik ezin daiteke izan planeta osoan; izaki bakarrak baikara: gure DNAz aise harago, fetu garenez geroztik moldatu egiten gaituzte bizipenek, izan aktiboki nola pasiboki; zentzumenak direla medio. Demagun bideojoko bateko protagonista zarela. Txerta iezazkiozu nahi dizkiozun itxura, generoa, familia, lengoaia, adiskideak, ofizioa, aisialdia, klima, dekoratua, izaera... Ahal bezainbat xeheki. Ederra ariketa. Alta, ezetz bururatu NPCren bat sartzea (Non-Playable Character)?. Bideojokoetako pertsonaiak dira NPC horiek, zeintzuen gainean ez baitu jokalariak kontrolik. Eta, zeintzuek ez baitute nortasunik, haien elkarrizketak errepikakorrak eta garrantzirik gabekoak baitira. Halakorik ezagutzen duzua bizitza errealean? Eni berehala bisaia bat baino haboro agertu zait gogorat: inertziaren erdigunean ikusi ditut, mugimendu hegemonikoari poxelu ñimiñorik eginen ez diotenak, homologazioaren goien graduan, sistemaren ikasle zintzo zintzoak, kolaboratzaile hautak, «politikarik egiten ez duen» masa isila. Ardi pertsonifikatu mutuak; alta, haien bozak ozenak dira.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.