Onintza Enbeita.
BIRA

Oporrak

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Uda arraroa omen da aurtengoa. Arraroa zer dela eta? A, bai, egia, musukoarekin ibili behar hori. Ez, ez da hori bakarrik: badakizu, ezin gara inora joan. Bueno, inora, inora… hainbat lekutara joan gaitezke. Kontua da hegaldiak-eta hartzea arrisku handia hartzea dela, gero ez dizute dirurik bueltatzen. Hori horrela da, baina autoz joan zaitezkeen lekuak ere asko dira. Niri, baina, oso urrutira joatea gustatzen zait, bidaiatzea adikzioa da niretzat.

Orduan, esatekoak amaitzen zaizkio bati. Litekeena da udara honetan urrunera ezin joan izatea, baina bidaiatzeko ez da beharrezkoa hegazkina hartzea. Ez hartzearren, autorik ere ez da beti hartu behar. Bidaiatzeko nahikoa da usain bat, haizea, erreka bat, bazter bat, hondartza bat, konpainia ona, garagardo bat... bidaiatzeko behar dena da burua eguneroko gauzetan barik han urrun galtzea, eta, burua galtzen bada, gorputzak jakingo du amore ematen. Eta gorputzak amore ematen duenean, giharrak lasaitu egiten dira, lo hobeto egiten da, janariak on egiten digu, eta maitasuna piztu daiteke. Bai, egia da: Tinderrik ez dugunoi txosnak kendu dizkigute, baina ez dugu horregatik negura hanka hotzekin heldu behar.

Ez daukat hilabete osoa egin ezin dudanagatik ernegatzen pasatzeko asmorik. Ondo bizi eta irailera arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.