Ainize Madariaga

Plazera praktikatu

2024ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun

Eri puntako mugimenduek aise defini dezakete norberaren filosofia osoa. Andderen esku da elkartearen garbitzea, jatsa pasatzen ari da barnebidean barrena, txistuka, airos. Gu kalakan ari gara, berrien trukatzen eta gure proiektuak egia bilakatzeko bahe instituzionalerako prestatzen: diru-laguntza txostenak epean itzultzeko, poesia guti hor.

Andderen ibilbidea segi dezakegu larrainetik: gela bat xahatu orduko, kanpoko leiho elektrikoari apaltzea galdatzen dio, orduan, erratzaren gainean pausatzen ditu eskuak, gela arras iluntzen den arte beha egoten da ondokorat abiatu aitzin.

Adiskidea hurbildu zaio orduan: «Andde, badakika badela etengailua sarreran kanpoko leiho guziak batean hesteko; bakarka egiten ibili gabe?». Anddek eskertu dio, baina: «Maite dinat nola emeki-emeki argitik ilunerat iragaten den gela». Astia eta plazera hartzea deliberatua da Andde, hautu kontzientea, eredugarria. Lagunak erantzun dio: «Egia, nik ere preziatzen diat eginbeharrak egin ahala zerrendatik marrakatze hori». Hirugarrenak aitortu du bereziki laket duela arbeleko idatziak ezabatzea. Satisfamenduak badu bere protokoloa, norberak berea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.