Sortzaileak goian zerua eta behean lurra gelditu ziren, gelditu ginen, martxoaren 14an. Telefonoak dardara egiten zuen bakoitzean zerbait gelditzen zen bertan behera itxialdiko lehen astean. Antsietateak onarpenari eman zion bide, eta onarpenak etsipenari. Eta grazia handia egiten dit jendeak esaten duenean garai ederra izan daitekeela hau pentsatzeko, idazteko edo kantuak egiteko. Izan, izan daiteke, baina sortzeko baldintza emozional egokiak behar dira. Esan nahi dut, etorkizunean izango garen edo ez garen pentsatzen ari garenean, zaila dela sortzea. Ez, izatea eta ez izatea esaten dudanean, ez naiz ari guztiok hiltzeaz. Hori ere gertatuko da egunen batean, baina ez dut hekatonbe hurbilik espero. Kontua da kantariak ez dakiela etorkizunean hala izaterik lortuko duen, edo bertsolariak bertsolari izateko aukerarik izango duen, edo hori gehi beste mila gauza izan beharko duen bizirik irauteko. Eta irauteko lan asko egin behar duenak ezingo dio sortzeari behar adina denbora eskaini, eta ezin badio sormenari behar adina denbora eskaini, ezingo du ahal duen bezain ondo sortu.
Eta hortxe dago koxka: pandemia iritsi aurretik ere Euskal Herriko bertsolari, idazle, argazkilari, musikari, margolari... askok beste gauza batzuetan lan egin behar izan dute bizirik iraun ahal izateko.
BIRA
Sormena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu