Onintza Enbeita.
BIRA

Terrorismoa

2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Sare sozialetan zure ideologia erakustea ez dago ondo ikusita. Ideologia hori ezkerrerantz desbideratua baldin badago, zure txioak terrorismoa izango dira. Espainiako Errege Felipe VI.ari eta haren aita Juan Carlos I.ari buruz ezin da ezer txarrik esan; berdin dio esaten duzuna egia bada. Haien bizitza edo herritarren diruarekin egiten ari direna salatzen baduzu, terrorista izango zara. Bandera hori eta gorriarekin bromak egitea terrorismoa da. Gertaera historikoekin txisteak egitea terrorismoa da: baldin eta gertaera historiko horietan ez bada errepublikanorik hil. Kasu horretan, lasai egin dezakezu barre. Kantatzea terrorismoa da zure hitzetan sistema kapitalista salatzen baduzu. Ez baduzu Katalunia edo Euskal Herriarenganako gorrotorik sentitzen, zure sentimenduak terrorismoa dira. Ez badiezu Estatu Espainolean nagusi diren alderdiei botorik ematen, zure botoa terrorista izango da. Pentsatzea, baldin eta ez baduzu kartzelak zerbait onerako eraiki zirela pentsatzen, terrorismoa da.

Estatu bateko presidentea hiltzeko laguntza eskatzen baduzu zure inguruan, presidente hori gorri hutsa delako, lasai lo egin: hori ez da terrorismoa. Gorriak hiltzeko arma mordoa erosten badituzu ere, lasai lo egin. Hori ez da terrorismoa. Hori ez da burutazio ero efimero bat baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.