Ainize Madariaga

Xelebrearen bitxikeria

2024ko maiatzaren 18a
05:00
Entzun

Pasatu da herriko xelebrea baina bakarrak du ikusi eta kafea hartzen ari garen gainerakooi jakinarazi nahi digu: «Zorro handi mustatxaduna, zinez urrin txarra du! Eta gerriko zakua darama beti, badakizuea nortaz ari naizen?». Orduan, buru-keinuz eta aho batez, denek baietz erran diogu. Xelebrea zer den definitzen hasi gara, norberak bere mortarboard zapela jantziz, erdarazko énergumène, edo energúmeno/a jalgi da luze gabe ele-plazarat, geure so inteligenteenak zorroztuz. Orduan, eztabaidak du gaina hartu; batzuendako konnotazio baikorra du, bertze batzuendako, ordea, txarra. Harengandik urruntzeko beharra sortzen duen norbait izan daiteke; baina ez, ondokoarendako erakargarria izan daitekeen bitxikeria duena da xelebrea. Hiztegiek diotena: kementsua, eroa edota astazakila. Hau eskizofrenia. Etimologiak salatu digu deabruak hartua den norbait dela, mugimendu bortitzak egiten dituena. Entelegatu dugu orduan, Jehovaren lekukoak zerendako lekutu diren fite gure ondotik. Ororen buru, hitz bitxia da eta norberak har dezala bere komenentziaren araberako definizioa. Testuingurua jaun eta jabe.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.