Ainize Madariaga

Xerman xarmanta

2024ko otsailaren 27a
05:00
Entzun

Euri ona, hil ona, dio erran zaharrak. Xermani egin diogun agurrean euria jauts ahala ari zuen. Biziaroak-ek bildu duen ustearen arabera, Xerman salbatuko da, hobiratzerakoan marka ona baita euria. Duda guti: halako izaki zintzorik, maluruski, nekez atzeman baitaiteke nehon.

Xermanen arima gorputzetik ezin bereiziz ibili dela erran dukete batzuek, hain duen heriotza dorpea ukan. Beharbada, Saran egiten zen bezala, teila bat kendu dute Iparreko bordako teilatutik, bereizketa hori errazteko.

Izar berri bat piztu dela ohartu zarea? Erraustu aitzinttoan hala iragarri baitute. Iparreko bordatik iparrizarrarengana abiatu da, Hartz ttipi-argizagitik hurran, hartzen zale errabiatua baitzen gure Xerman. Bi olerki eder leitu dizkiote eta kantu zoragarria kantatu.

Hil hurran zela gau eta egun herioarenganako bidaian lagundu diona ahal bezala aritu da: «Giristino horiek gidoia badute, ez dute galderei ihardesterik. Baina gu? Zeri lot? Nola eman zentzua bizilegearen kontrako injustizia krudel honi? Elizatik at, zein erritual eskaini?». Beharrik musikari eta poetek besarkatzen gaituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.