Ainize Madariaga

Ximurrekin samur

2024ko urtarrilaren 5a
05:00
Entzun

Baiona sarrerako iragarkia deigarria da: egur-berogailua piztua ageri da erdian; eta argazkiaren aitzinaldean, eskuinean, bikote bat elkar besarkatzen ari, pikarrai. Honaino, deusek ez du begietarat jauzi egiten. Alta, elkarren besoetan direnak adin handikoak dira; mezua da berogailuak baduela gaitasuna berotzeko ezin dena ere, nonbait. «Okaztagarria da publizitate hori!», iharduki du 60 bat urteko emazteak, afixari so, ahoa alde batera okerturik eta bekainak zimurturik.

Iruditeriaren botereaz ohartu gara orduan, marketinak bideratzen dituela gure gustuak; zer den polita, eta zer ez. Deliberatzen duela zinez dagoen horretatik zerk duen eskubidea agertzeko, eta zerk ez. Zahartzaroak, nonbait, ez du erakutsia izan behar.

Eni ausarta iruditzen zait iragarkia, usaiaz kanpokoa, dudarik gabe. Badu edertasunik, izan ere, amodioa denen artetik iragateko gai baita, adina adin. Eta Albert Camusen erranaldiak oihartzun egin digu: «Bertzearekin zahartzea onartzean datza amodioa. Ni ez naiz maitasun horretarako gai».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.