Ainize Madariaga

Zizta izugarria

2024ko martxoaren 1a
05:00
Entzun

Abentura nahi? Hauta baduzu: izan daiteke biharko maskarada ikustea Donaixtin, edota Allande Oihenarten gaineko hitzordu parerat joatea Maulerat, edota EH furgo-ren proposamenei kasu egitea.

Baina plan zinez ziztagarri baten beharretan zara? Lasai, Pirinioetan atzemanen duzu sentsazio azkarreko bizipenik. Bila joan gabe, jinen zaizu bera, gutien ustean, eta betirako atxikiko duzu oroitzapen ahantzezina. Ez, ez naiz ari zonbiak tupustean pantailako lehen planoan agertzearekin ikara gorria eragiten duten mini-bideo horietaz.

Segi haize agerirat, gure mendien aire freskoaren arnasterat. Tarteka, bara zaitez eta begiak hets itzazu.

Orduan, tanpez, basoilarra airez aire ager dakizuke, zango-sagar haragi uxter horri ziztaka edo igurtzika. Ahotik ezin utzizko txitxi-puska bilakatuko zara orduan, basoilarraren desiragarri edo gorrotagarri: araberan; nola jo duen hormona-nahasmenduak. Hala da, egunotan ibiltari bat baino gehiagori agitu zaio gure Pirinioetan. Alta, oroit: basoilarra desagertzekotan den espeziea dela; beraz, zain ezazu amultsuki, laster abiatuko baitzaio ugaltze-garaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.