Askotarikoak dira giza irudimenak han-hemen asmatu dituen jainkoak eta deabruak, eta haiei buruzko istorioak. Demonologiako hiztegi batean aurkitu nuen zutabera dakarkidana: Xabierreko Frantziskorekin batera ekialdera joandako jesuitek laster izan omen zuten arrakasta handia kristautasuna zabaltzen japoniarren artean. Ordu arte lur haien jabe izandako jainkoek, txit haserre, beltzez jantzitako gizon haien arrastoa atera eta euskaldunak zirela jakin zuten. Euskal Herria non arraio ote dagoen begiratu zuten garaiko mapa eta planisferio zaharretan, eta deabru saldo bat bidali zuten Urdazubi aldera. Deabruek di-da batean ikasi omen zuten euskara, eta horri esker lortu inguruetako emakume mordoa deabrutzea.
Pierre Lancrek emakume haiekin egin zuena, ezaguna da.
Ez dakit Frederik Koning hiztegigileak nondik atera zuen istorio bitxia, baina nago ez ote den sorginkeriaren eta euskararen arteko uztarketaren arrasto bat.
Hitz beste
Bitxia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu