Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Brotxa

2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
1984ean, Fragaren hauteskunde-mitin bat Zarautzen. Protestak, haren ibilbide faxistaren kontra. Tartean, komando autonomoen lehergailu bat, kalte pertsonalik gabe. Ekitaldia bukatutakoan, Aliantzako militanteak herriko jatetxe batean bildu ziren, Fraga mahaiburu zutela. Afari hartan zerbitzari ibilitako batek dio herriko karlista zahar ezagunak zirela afaltiar asko, eta haien solas hizkuntza nagusia, euskara (eta logikak esaten dit haietako dezenteren gaztelania arrunt baldarra izango zela).

Ia berrogei urte pasatu dira ordutik. Popularren artean zenbat aldatu da soziologia elektorala? Eta gainerako alderdietan? Egibarrek jeltzaleen azken asanbladan: «Euskal burgesia berria Bildun eta Amaiurren dago». Brotxa lodiko esaldiek brotxa lodiko erreakzioa dakarte: PPn eta PSEn ez? Eta EAJn, burgesia zaharra baino ez?

Orduan eta gaur: brotxa lodiko kolpeek nekez ziurtatzen dute errealitatearen ezaguera fina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.