EgigurenekETB2az esandakoaren haritik, hona orain urtebete pasatxo idatzi genuena:
«ETB2a pixkana-pixkana desegin eta ETB1ekin gelditzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. (…) Krisia dago itxuraz, erabakiaren atzean. Baina, batez ere, euskarari benetako bultzada emateko borondate benetakoa eta eraginkorra. Dirudienez, EAJk ETB2a sortu zuenean egindako burugabekeria garbitzeko iniziatiba bat da.
«Sozialistak eta popularrak ados daude, erabakiak atzera bueltarik gabea dirudi, egunotako batean iragarriko dute albistea. Langileen arazoa baita garrantzitsuena, hitz egiten hasita daude TVEko zuzendaritzarekin, Ogasunarekin eta hainbat organismorekin ETB1k beretu ezin dituen langileen etorkizuna bermatzeko.
«Ezin esango dugu albisteak ez gaituenik poztu: euskaldunok iñuxentetzat ez hartzeko modu bat iruditzen zaigu.»
Honaino Egigureni aurrea hartu eta orduko hartan idatzi genuena. Iñuxente eguna zen.
Hitz beste
Bueltaka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu