Hitz beste

Buruarekin

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Mexikoko Unam unibertsitatean, hainbat ikaslerekin pare bat ordu gozoko tertulia literarioa izan eta gero, hogei bat urteko neska irribarretsu bat hurbildu zitzaidan. Idaztea gustatzen zaiola, emateko aholkuren bat. Ez nuen agure enplastu baten itxura eman nahi, eta, atakatik ateratzeko, Gus Van Sant zuzendariaren Finding Forrester (Forrester deskubritzen) filma gomendatu nion. Neskak harrituta begiratu zidan, baina baietz, halaxe egingo zuela. Gomendioa eskertu, eta alde egin zuen.

Atzo, Durangoko jende artean nenbilela, neska mexikarra etorri zitzaidan gogora. Une hartan nik esandako filma ikusten ari zitekeen, Sean Conneryk, Forrester idazlearen larruan, idazle izan nahi duen gazte bati kontsiderazio egoki askoa egiten dion eszena, hain zuzen: lehendabiziko zirriborroak bihotzarekin idazten dira; behin betikoa, ordea, buruarekin.

Azken idazketa buruarekin egina duten liburuen peskizan segitu nuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.