Moda berri bat: burua moztu dieten pertsonen argazkiena. Demagun emakume baten gorputza sofaren ertz batean eserita, eta beste ertzean, sofaren bizkar gainean, burua. Berez, bi emakume dira: batek gorputza ezkutatu du, besteak burua. Elementu xalookin, argazki kuriosoak lortzen dituzte.
Iragan ekainean, zalaparta franko atera zuen La Razónen azaleko argazki batek. Madrileko manifestazio batena zen. Nonbait, periodikoari batere komeni ez protestak hainbeste jende bildu izana, eta photoshoparekin talde handi bat ezabatu zuten… eta baita manifestari bati burua moztu ere. Demagun beste manifestazio bat. Pankartak, demagun, Porruak eta porroak! dio. Hor dator, demagun, El Mundo: porruak, porroak pankartatik kendu, eta demostratuta gelditzen da manifestari haiek ETAren alde ari zirela. Lakastak jorratu zuen gaia hementxe bertan joan zen domekan.
Burua galtzeko era asko dago. Tontoa izateko, bakarra.
Hitz beste
Bururik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu