Hitz beste

Buruz behera

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Ikasleak atlas bat hartu du eta bila hasi da: Kairo, Tunez, Rabat… Denak toki berean. Denak arabiarrak. Denak musulmanak. Denak diktadurak… Gu, berriz…

Aitona hurbildu zaio eta buruz behera jarri dio atlasa. Esan dio imajinatzeko mundua pieza berdinez osatutako puzzle baten gisa. Nahasteko piezak eta eraikitzeko mundu berri bat. Imajinatzeko iparrean zegoena hegoan, ekialdeko hiri bat sartaldean. Egipto Danimarkan eta alderantziz. Peruko oihan batean galduta zegoen hizkuntza bat Europako bihotzean. Erlijio animista baten lurraldea gaur Vatikanoa dagoen tokian…

Aitonak eransten dio: «Munduan Berri diren toki guztietan (New York, Nouvelle Calèdonie, Nuevo Laredo) izena duk gordetzen duten bakarra jatorrizko hiritik…».

Orain arte egin ez zituen galderak egiten hasi da ikaslea, malgutu egin zaizkio kultur errepresentazioak, erlatibizatzen hasi da mundu-ikuskeraren pieza bateko mapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.