Italiarrek arnasa hartu dute, eta italiarrekin batera, Europak. Ciao, ciao, cavaliere, bake ederra emango duk aker zahar adar oker patetiko horrek.
Ciao, ciao? Benetan bakea emango du?
Parlamentuan segitzen du eta Mario Monti berak onartutako morroi bat da. Italiako telebista gehienen kontrola dauka. Epaile, kazetari eta politikari asko dauzka helduta bai patriketatik eta bai patriken artekotik. Horiek horrela, Berlusconi agintetik kendu izanak agian disimulatuko du Italiaren zorra, baina Berlusconik ez du alde egingo.
Otutzen zait ez ote zuen arrisku gutxiago agintean zegoenean. Orduan, gutxienez, kontrolatuta-edo zegoen. Foku guztien argitan, behintzat. Orain, Aznarren papera beteko du: hark bezala, mendekuaren tripa-zorriak dantza gaiztoan jarriko ditu, baina Aznarrek baino botere ezkutu are gehiagorekin.
Nahiago nuke deskuidatuko banintz, baina, tamalez, aker zaharrak ez du ciaorik esan.
Hitz beste
'Ciao, ciao?'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu