martxelo otamendi

Indultutik amnistiara

2024ko martxoaren 5a
05:00
Entzun

Gero eta egun gutxiago falta dira —osteguna da muga— Espainiako Kongresuan Kataluniako proces-a esaten diogun gatazka dela medio erbesteratutakoak, zigortutakoak, auzipetutakoak eta epaiketaren zain dauden herritarrak amnistiatuko dituen legea onartzeko. Azken hari meheak ari dira josten alderdi independentziazaleen adituak eta Espainiako Gobernuarenak. Bi aldeek adierazi dute kosta ahala kosta akordioa lortzeko borondatea. Helburua argia da: prozesu hartan modu batera edo bestera parte hartu zutenak juridikoki arduragabetzea.

Komeni da gogoratzea Espainiako Gorenak zigortutakoek gobernuaren indultua jaso zutela 2021eko ekainean, eta kalean daudela. Amnistia tokatzen da orain. Zein da aldea? Indultua espetxetik ateratzeko grazia erabakia da, hau da, agintariak eskuzabal jokatzen du presoarekin, eta zigorra bete aurretik kaleratu egiten du, baina delitua ezabatu gabe.

Amnistiak, aitzitik, erabat ezabatzen du delitua. Amnesia judiziala da amnistia, bi hitzek etimologia bera daukatenez gero. Sutan jarri zen Gorena, eta Espainiako magistraturaren zati handi bat, berak zigortuei gobernuak indultua eman zienean; atera kontu nola jarriko diren zigortu gabeko 1.000 herritarri baino gehiagori delituak ezabatzen badizkiete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.