martxelo otamendi

Israelek ez du bakea nahi

2024ko urtarrilaren 25a
05:00
Entzun

Gero esango dute, batere gorritu gabe, hildako guztiek berdin balio dutela, baina 25.000 hildako palestinar behar izan ditu Europako Batasunak bake proposamen landua aurkezteko. Hori da palestinar baten prezioa nazioarteko diplomaziaren burtsan. Zenbat hildako gehiago beharko ditu EBk Israelen aurkako neurri efektiboak hartzeko, alegia, min emango diotenak?: enbaxadoreak erretiratu, blokeo komertziala ezarri, nazioarteko erakundeetatik kanporatu...

Idatzita dauden eta papera bezain arinak diren nahi adina bake plan jar ditzake Europak mahai gainean, berean segituko du Israelek. Bi estatuen irtenbidea proposatu du, beste behin, EBko diplomaziaburu Josep Borrell katalan jakobinoak. Ezezko borobila eman dio Israelek proposamenari, eta iltzez betetako eskaintza maltzurra jarri du mahai gainean. Bi hilabetez gelditu palestinarren aurkako genozidioa, Hamasek iazko urriaren 7ko erasoan bahitu eta oraindik bere esku dauzkan 130 israeldarrak askatzearen truke.

Eta bahituak askatutakoan, zer? Palestinarrak hiltzen segitu, hori da Israelek daukan plan bakarra; analista askok urteetan salatu dutenez, Israelek etsaiak behar ditu nor izateko, etsaiaren aurkako borroka delako horren heterogeneoa den gizartea trinkotu dezakeen tresna bakarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.