martxelo otamendi

Mugak politikan

2024ko urtarrilaren 2a
05:00
Entzun

Sekula bukatzen ez den eztabaida da, hau da, noraino sar litekeen botere judiziala politikaren esparruan, eta alderantziz; non dagoen bien arteko muga, eta zein den bakoitzari dagokion esparrua.

AEBetako 2024ko presidentetzarako hauteskundeetara berriro aurkeztu nahi duen Donald Trump presidente ohiaren aurka herrialde horretako bi auzitegik hartu berri duten erabakiak piztu du berriro eztabaida. Trump 2017-2021 tartean izan zen presidente herrialde horretan, eta ia segurua da bera aukeratuko duela Alderdi Errepublikanoak hautagai datorren urteko azaroko hauteskundeetarako.

AEBetako bi auzitegik, Colorado eta Maine estatuetakoek, ebatzi dute Trump ezin izango dela aurkeztu hauteskundeetara estatu horietan, 91 zigor deliturengatik ikertzen ari direlako; besteak beste, Kapitolioan haren jarraitzaileek egindako oldarragatik. Oraindik sententziarik ez dagoenez, duda handia dago epaile horiek erabaki hori har dezaketen.

Pertsonak merezi digun balorazioa alde batera utzita, zaila dela onartuta, aztertu beharko litzateke zerk indartzen duen gehiago demokrazia, Trumpi hauteskundeetara aurkezten ez uzteak edo herritarrek beren botoekin politikatik kanpo uzteak.

Beti beharko da muga bat, bistan denez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.