martxelo otamendi

Ron DeSantis ere etxera

2024ko urtarrilaren 23a
05:00
Entzun

Espero zen bezala, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren primarioek antzĀ handiagoa daukate Floridako itsasoaren ur barearekin, Mainera Ipar Polotik iristen den ur harrotuarekin baino.

Barne hauteskunde horietan Donald Trumpi izendapena irabazteko aukera gehien zeukan hautagaiak, Floridako gobernadore Ron DeSantisek, uko egin dio lehiari. Lehen asaltoaren ondoren, duela astebete Iowako caucus enblematikoak egin ondoren alegia, eman du amore DeSantisek; bigarrena izan arren Trumpengandik urruti geratu zen. Presidente ohiak beste hautagai guztiek bat eginda baino boto gehiago bildu zituen joan den asteartean: %51. DeSantisek %21 lortu zituen, eta Hego Carolinako gobernadore ohi Nikki Haleyk %19.

AEBetako hauteskundeetan oso-oso garestia da kanpainan parte hartzea; alderdiek hautagaiei dirurik ematen ez dietenez, haiek topatu behar dute diru pribatua. DeSantisek patrikak gehiago ez zulatzea erabaki zuen herenegun.

Haley da gaur New Hampshiren egingo diren primarioetan Trumpi indar pixka batekin aurre egiteko geratu den bakarra. DeSantisek botoa Trumpi ematea proposatu duenez, oso litekeena da Haleyk berriro emaitza txarrak lortzea, eta DeSantisen erabaki bera hartzea etzi, hau da, etxera joatea.

Auzitegietan bakarrik geldi dezakete Trump.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.