martxelo otamendi

Sanchez, blindajea zulatuta

2024ko apirilaren 26a
05:00
Entzun

Ez du, bada, pentsatuko Espainiako presidente Pedro Sanchezek bere gobernuaren legitimitatea urratzeko eskuin politiko, mediatiko eta judizialak daraman estrategia aldatuko duenik herenegun hartu zuen erabakiagatik? Ez dute amore emango Moncloatik kanpo ikusi arte, eta handitu egingo dute jaurtigaiaren tamaina presidentearen blindajea zulatu arte.

Inork espero ez zuela, gure inguru politiko zabalean ezagutu gabeko erabakia hartu zuen Sanchezek herenegun, Europako klase politikoa aho bete hortz utzita.

Bere emaztea erabilita, bere aurkako kanpainak hartu duen jiteak errespetuaren neurri guztiak hautsi dituela argudiatuta, iragarri zuen astelehena bitarteko gogoeta tarte bat hartu duela, jarraitu edo ez erabakitzeko. Manual de Resistencia liburuaren eragileak onartu zuen, tonu humanitarioan idatzitako eskutitz batean, gaindituta zegoela. Hipotesiak arrapaladan sortu ziren: emaztea harrapatuta daukate, benetan ari da eta ezin du jasan kanpaina hori, masa bainu bat hartzea da helburua —Charles de Gaulleren 1958ko «edo ni edo kaosa»—.

Kontuan hartuta dimisioa emanda oso gaizki utziko dituela gobernua eta alderdia, oso litekeena da konfiantza galdea planteatzea Kongresuan. Irabazi egingo du, presidente egin zutenen babesa lortuko duelako. Eta? Biharamunean jaurtigai potoloagoak.

Ez baztertu mobilizazio handi bat, Sanchezen alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.