martxelo otamendi

Sanchezen ataka

2024ko apirilaren 27a
05:00
Entzun

Zulo ederrean sartu da Espainiako presidentea, Pedro Sanchez, hartu duen erabakiarekin. Ez da zulo horretan bakarrik egongo, berarekin sartu baititu gobernua, alderdia eta presidente egin zuten eta Kongresuan lege nagusiak onartzeko babesa ematen dioten alderdiak. Astelehenean erabakia jakinarazi bitartean, zer egin eta zer esan ez dakitela daude inbestidurako alderdiak, oso profil baxuarekin, euskaldunak tartean.

Dena espekulazioa da astelehen arte. Amore ematen badu, bere harrapariek desiratzen dutena egingo du, eta ez badu ematen, lanak edukiko ditu egin duena zuritzeko irtenbide duin bat topatzeko erridikulua egin gabe. Konfiantza galdea da gehien zabaldu den aukera; alegia, Kongresuaren gehiengoak —seguru dauka— esatea karguan segitzea nahi duela.

Arazoa da konfiantza galdeak aurkezten direla gobernu batek ganbera nagusiaren konfiantza galdu duenean, lege nagusiak eta aurrekontuak atzera botatzen dizkiotenean, blokeo gaindiezina dagoenean gobernuaren eta ganberaren gehiengoaren artean. Eta hori ez da ez Sanchezi ez bere gobernuari jazotzen ari zaiena, gehiengoa bermatuta daukalako.

Aukera ederra galdu dute gaur PSOEren egoitzaren aurrean horren deialdi pertsonalista egin dutenek —Babesa presidenteari leloarekin— deialdi zabalago bat egiteko, leku neutralago batean, eta erregenerazio demokratikoaren aldeko lelo batekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.