Ez da debaterik egon; ez dute programa baten (edo biren) inguruko eztabaidarik izan; ez da ez autokritikarik ez etorkizunerako proposamenik entzun. Aparatu bat (jakobinoa) beste aparatu baten kontra (federalistagoa omen dena) lehiatu dira.Militanteen crème de la crème zeukaten aurrean. Eta, hala ere, ideiarik ez, analisirik ez, ezer berririk ez alderdiaz eta gizarteaz, noiz?, eta eskuin trauskilena lotsagabeen jokatzen ari den sasoian. Trabajar, trabajar y trabajar, proposatu zuen idazkari nagusi berriak, bozen osteko diskurtsoan. Lan handia daukatela, lanak aterako dituela zulotik. Hitzik ez, ordea, lanaren zertarakoaz. Agian, harri tzar batekin ibiltzeko mendian gora eta mendian behera, Sisiforen gisa.
Desertuko ibilaldia aipatzen zuten behin eta berriro. Baina desertuko ibilaldirik latzena ez da boterea edukitzetik boterea edukitzera bitarteko tartea. Ideien eta proposamenen falta da desertua.
Hitz beste
Desertuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu