Poema bat goratsua izan dadin, bertso bakoitzak, lerro bakoitzak behar du goratsua izan. Nobela puntakoetan, bat baino gehiago izaten dira gogoan iltzatzen zaizkigun pasadizoak, pertsonaiak, esaldiak.Badira, ordea, poemak edo bertsoak edo kantuak, erdipurdikoak izan arren, bertako perlaren batengatik gogoratzen ditugunak.
Baina, badaezpada, liburuak azpimarratu egiten dira, memoriak agian jasoko ez duena azpimarrak gorde dezan. Zeregin, ordea, pelikula batean ikusi edo entzundako koska gogoangarriekin? Nik ez dut koadernotxo batean apuntatzea baino erremedio hoberik ezagutzen. Eta koaderno zahar baten begi-pasan, William Dieterle-ren Salome filmeko aipu bat topatu dut. Ez naiz pelikula ikusi izanaz ere gogoratzen, baina koadernoan dago Herodiasek filman dioena:
—Desesperazioa soilik gainditzen da erabaki desesperatuak hartuz.
Merkelek eta enparauek pelikula ikusia ote duten utzi nau esaldiak.
Hitz beste
Desesperazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu