Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Desikasten

2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Maiatza hasieran Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua egingo da Donostian. Bilkuraren goiburuak Aprendiendo a desaprender dio gazteleraz. Euskaraz, ordea, Ahazten ikasi. Itxura batean, itzultzaileari beldurra eman dio desaprender aditzaren desikasi ordainak.

Desikasi eta ahaztu ez dira, ordea, gauza bera. Desikastea, boluntarioa da. Ahaztea, sarrienetan, ez. Desikasteak kontzientzia aktiboa eskatzen du, kontzientzia: huntaz edo hartaz ikasitakoak ez dizu balio, eta, traba egiteaz gainera, inertziez gainezkatu zaitu. Dematzagun Altuberen eredu sintaktikoa eta garbizaleen lexikoa: zenbat neke eredu txit jatorron hainbat alde desikasi eta euskal perpausa arintzen saiatzeko!

Gainera, desikasi aditzak tradizio txit polita du gurean. Larramendiren hiztegiak dakar. Andoaindarra fidagaitza zaionari, fidagarria(go)a egingo ahal zaio desikasi irakurtzea Mitxelena, Koro Navarro, Sarrionandia edo Juan Garziari…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.