Detailetxoa
Jatetxean, bikote bat. Emakumea triste dago, deseroso, zerbait falta balu bezala. Gizonezkoa, gogogabe, apatiko, beste tokiren batean. Hitz egiteko deus ez balute ere, jaki goxo askoak eta edari ezin hobeak dauzkate aurrean. Haiei buruz hitz egin dezakete. Isilik daude, ordea. Halako batean, andreak: «Esazu zerbait». Gizonezkoak sorbaldak goratzen ditu, esanez bezala zertaz nahi duen hitz egitea, eguraldiaz, lanaz, seme-alabez, telebistan elkarrekin ikusi zuten azkeneko programaz...Balirudike emakumeak pentsamendua irakurri diola, esaten baitio: «Esadazu harrituko nauen zerbait, gure artekoa ederra dela sinestaraziko didan detailetxoren bat. Berdin zait gezurra bada ere, baina esadazu mesedez zerbait». Gizonezkoaren telefonotxoak jo du. Minutu pare batez egon da hizketan, bizi-bizi, kementsu, adeitasunez... Jarduna bukatu duenean, emakumeari begiratu dio:
Zertaz ari ginen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu