Hitz beste

Diaspora

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Kanpoko euskal gizataldeen biltzarra» (euskal diasporako ordezkariena) ospatzen ari dira Donostian. Izan bitez ongi etorriak eta hobeto hartuak. Baina Lehendakaritzak (biltzarraren antolatzaileak) ez darabil diaspora hitza ez kongresuaren publizitatean, ezta webgune ofizialean ere.

Israelgo estatuaren hasieran, euskal nazionalismoa hara begira zegoen, atsegin zitzaion haien nomenklatura. Diaspora da arrasto aratz bat. Gaurko Israelen nolakoak badu zerikusirik hitzaren bazterketarekin? Nazionalistek erabili izana ote desagerpenaren kausa? Prest nago sinesteko arrazoi xaloago bat ere, konnotazio politikorik gabea. Adibidez, hitzaren zentzu zehatza —israeldarren sakabanaketa— errespetatzearena; adibidez, sitsak hitza jan izanarena…

Baina ikusita nola ari den ugaltzen diáspora vasca deitzea indarkeriak hemendik alde egitera behartutako hiritarren multzoari, sena esaten ari zait tentuz ibiltzeko kasualitateekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.