Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Dikea

2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Munduan gutxik izango dio itsasoari holandarrek dioten errespetua: Herbehereetako lurren hirurena itsasoari irabazia da, itsasoaren eta lurraren arteko lehiak markatu du nazioaren azken mendeotako historia. Ingeniaritza konplexuko dike erraldoiek eusten diote lur irabaziari, itsasoaren indarra kontrolpean eduki beharrak atezuzko bizitza ekarri die.

Iritzi zorrotzetik baina gehiago egon da laudorio akritikotik Carlos Fuentes idazlearen heriotzak ekarri dituen gorazarrezko testu eta haren obra iruzkintzen zuten artikulu ugarietan. Ohikoa da. Fuentesen konparazio bat geratu zait han-hemen irakurritakoetatik: Holandako dikeekin parekatzen zuen literatura. Holanda itsasoarekin lehiatzen den bezala borrokatzen da literatura ahalik-eta eremu gehienak kentzeko heriotzari, eta literaturaren historia —artearena, oro har—mendez mende eraikitzen ari garen dike erraldoi bat da, ahanzturaren itsasotik babes gaitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.