HITZ BESTE
Diruzurra
Bai, berak badaki jendeak iruzurra erabiltzen duela, badaki hitz horrek engainuaren edo azpikeriaren adiera bertsua duela hiztegietan, baina ezin du erremediatu: berari diruzurra ateratzen zaio beti, diruzurrak ikusten ditu nonahi. Ezagutu dituen engainu nabarmenenak diruarekin eta dirua irabazteko eginak omen dira, hori dio berak, eta horregatik ateratzen zaio diruzurra. Natural-natural, ezer behartu gabe. Askotan esan diote badaudela iruzur politikoak ere. Sozialak, kulturalak. Baina berak tematuta segitzen du berean: «Bale, ederki, baina zeuen buruak hain argitzat dauzkazuen horiek, esadazue iruzur horien guztien atzean zer dagoen, ez bada dirua...». Bere filosofiaren arabera, denok diruzur hitza erabiliko bagenu, ageriagoan geratuko litzateke iruzur guztien mami benetakoa. Eta eransten du:
-Ditxosozko krisia ere, zer? Ez al da diruzurraren saguek pobreen diru-poltsan egindako habia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu