Dorian Gray egungoa

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Oscar Wilderen nobela ezaguneko Dorian Gray munstro totala da. Ez zaio, ordea, ankerkeriaren aztarnarik antzematen. Dorianen erretratu batek jasaten ditu, eta ez Dorianek, denboraren zimurrak, bizio ugarien aje eta gehiegikeriak. Erretratua gero eta desatseginagoa da. Dorianek gazte eta boteretsu segitzen du.

Wilde gaur biziko balitz, Berlusconi inspirazio-gai ona luke. Egin dizkioten operazio guztiek, neska-liliez inguratutako festek, zinismoaren erritoek gazte-ustetan kontserbatzen dute. Haren erretratua, ordea, gero eta higuingarriagoa da ia munduko prentsa guztian: erretratuko Dorianek bezala, botalarria eragiten du, horixe egia.

Nobelaren azken partean, Dorianek oihaleko erretratua zirtziltzen du aizto batez. Baina kolpeak, oihala urratzeaz gainera, Dorian bera hiltzen du, eta haren gorpuak gazte izateari uzten dio: bat-batean, erretratuaren zimur, zahar-arrasto eta bizio-marka berak dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.